Tag Archives: Euskal Herria

“Erromintxela” Euskal Herriko ijitoen euskara

“Egaxuek edo payoek ez ulertzeko moduko hizkera, erromintxela, sortu zuten ijito euskaldunek Euskal Herrira iritsi zirenean. Duela bost bat mende izan zen hori. Historialariek diotenez, ijito edo zingaroek XI. mendean utzi zuten beren herrialdea, gaur egungo India ingurua, eta mendebalderantz jo zuten.” 

Lore Agirrezabal, Argia aldizkariko 1913. alea, 2003-09-28an.

Continue reading


Erronkariera, euskalki galdua

Erronkariera, edo Koldo Zuazok hobetzi egiten duen, ekialdeko nafarrera, bere izenak esaten duen moduan, bailara horretan mintzatzen zen euskal hizkuntzako euskalki bat zen, jadanik gaur desagertutzat ematen dena. Euskal Herrian, badira ikerlari asko euskalki galdu honen inguruan ikertu egin dutenak. Zuazok ezeze,  R.M. Azkue eta Louis Lucien Bonarparte aintzindariak izan ziren haien garaietan. Aipatutako azkenengoa, frantzesa izan arren  (bitxikeri moduan esatea Napoleon Bonaparten iloba ere izan zela) , betidanik euskararen inguruan itzelezko jakin-mina izan zuen eta bere lanek erakutsi ziguten moduan, aproposa liteke esatea gure hizkuntz honen, zein erronkarieraren, ikerkuntzan aritutako lehenengoetarikoa izan zela. Ahomenezko euskaltzain baten ustez, Adolfo Arejitak 2013ko urtarrilaren 5ean Deia egunkarirako esan zuen bezala, Bonaparte,

“Euskal dialektologiaren gurasoa dugu.”

Mendi mardulak, ur hotzeko erreka zein errekastoak, inguruko basoek hornitutako aire garbia, basoko animalien hotsak, nafar-ekialdeko haizearen freskotasuna, bailarako 7 herri txikien ixiltasuna eta bakea…Horiek izan litezke Erronkariko ibaxa edo ibarra hobekien deskribitzen dituzten hitzak. Behar bada oso urrun gelditzen ez den garai batean, Erronkariko bailarako biztanleek euren hizkerarekin hura deskribitzeko gauza izango ziren. Gaur egun tamalez, ez.

piris-klarajosumolli-ta-neu-114.jpg

Bonapartek erronkarieraren sailkapenari begira bete-betean asmatu ez bazuen ere, aintzindari izan zen, Azkuek arean beranduago eta honen ostean Zuazok demostratuko zutenez gero. Hortaz, ekarpen piloa egin zizkigun gramatikalki euskalki konplexu eta zahar honen inguruan. Azkuek bere aldetik, Euskal Herri osoan egin zuen bezala, lekukoak aukeratu zituen hizkuntza barneratu ahal izateko eta ezaugarri gramatikalak zein morfo-sintaktikoak jaso ahal izateko. Honek balio egin zion, erronkariera zuberoako aldaeretatik ateratzeko eta ezaugarri beretsuko euskalki gisa finkatzeko. Erronkariko ibaxan, Mariano Mendigatxa bidankoztarra izan zen bere lekukoa eta horrelako aipu zoragarriak utzi zizkiguten haien arteko elkarrizketek:

“Bidankoze, 1904-ko garagarzoaren 29-na.

Dn. Resurreccion Maria.

Ene gein ona: Eltugra osagarriregi Sn. Pedro gore patronaren eguniarat. Kemen fiestak ekutentigu anitx alegre; aurten ere animazione andia dago gentiaren artian, anke antzinako egun kuetan izandela aski sendimentu; koreengatik ezta izagun fiestetako disposizionian. Sendimentiua izanda; atzo zortzi erori zen ur erauntsi andi bat, eta ugaltian zunr drezatruk zauden guziuak arrankatako saltra erribrara, erreketarik xuntatu zen urbultziuak eramaztion; orai dabiltza nausiak zunr eramanen biltan, baia aurten xa, ezdozkei sal, tenpra igari baita; guk ekun ginion suerte; erauntsiaren bezperan xin zen errena azken zunra saltruk.

Nola maiatza fan baizen on, kosetxa xiten zaikugu goxtarxago; garagarrak, zorutruk daude, eta, gariak, zortzi edo amar egunen buriuan asengra egitatan. Tenpra digu euritsu; badu bizpor egun ezdela ixiltan odei marraka.

Brousain Hazparrenekuak oiltu zaitadan targeta bat uskaraz eskribitruk, baia ez dokea ele bat entelega; parentesisen artian erraiten daitad erdaraz konen amaseigarnian bordaltan dela. Nola xinestian bainago arek ere ez diola entelegaten ene uskara, korengatik, ez daud eskribitu, baia ez dakad antzerik; este dud berze tenpra batez eskribimanke ez berze gaizagatin, solamente ta ekustzan zerbait gore uskaratik. Ez daud eskribitan oboro aski lan egitia baita gore Sn. Pedro egun andiarentako.

Adios D. Resurreccion aiketa Garilekoaraino, Jangeikoak nai badu.

Mariano Mendigatxa

Gaur egun ezagutzen ditugun gainerako euskalki batzuekin uztartuz gero, izugarrizko aldeak aurkituko genituzke, baina beste hainbat kasutan harrituko gintezke euskalkien artean ematen diren oskidetasunak direla eta. Idei bat egin dezagun, hona hemen “euskarabidea” euskal kultur ondarearen alde egiten duen elkarteak egiten dizkigun ekarpen batzuk:

Erronkariera Batua Zaraitzuera
Alkea Lotsa Alkea
Bilua/Illie Ilea Biloa/ilea
Biarria Belarria Begarria
Lantxerra Lainoa Lañoa
Orena Ordua Orona
Burduña/burruña Burdina Burriña
Orzilaria Ostirala Orzilaria
Bortz Bost Bortz
Irur Hiru Irur
Arratoia Arratoia Arratoa
Laurogei Larogei Laurogei
Onki xin Ongi etorri Ongi xin
Erran Esan Erran
Gra Gara Gra
Gizon kaur Gizon hau Gizon kau

Euskal ikerlarien aburuz eta inguruetako zaharren testigantzak kontutan harturik, “uskarak” orain dela hamarkada asko, XIX.mendearen amaieran eta XX.menderaren hasieran, hasi zuen gaibeherak ez zuen egundo etenik ezagutuko.

Dena den, mintzaira aldetik erabat galduta egon arren, gaur egun, antzina batu ziren bizpahiru grabazioei ezker, antzineko hizkera honen ikus-entzunezko testigantzak baditugu sarean eskuragarri. Gauza handirik ez  bada ere, Uztarrotzeko Fidela Bernatek eta Dionisia Markok egiten dizkiguten ekarpenak, orain dela 70 bat urteko gizartera “eramaten” gaituzte, garai haietako komeriak eta usadioak kontatzen baitizkigute.

Inguru menditsu horietako biztanleek herri txikietatik alde egitea ebatzi zuten, hegoaldeko ordokieetan behin-betiko finkatzeko. Aldea zegoen gero, nafarroako piriniotako klima eta Ebro ibaiak edo Iruñeako hiriak berak opatzen zituzten klimen artean.

Klimak eta bizi baldintza gogorrak, erronkariko biztanleen migrazioan eta ondorioz bertako euskararen desagerpenean, pisu nabaria izan bazuen ere, gainerako hainbat faktore egon ziren “bailara” honen endekapena ekarri zutenak. Esate baterako, tradizioz ibaxako Burgi eta Garde herrietan, almadia eta basogintza ogibide zuten familiek, denboraren poderioz harreman onak finkatu zituzten ebroko erriberan, asko eta asko baitziren urtean egiten zituzten bidaiak horietara inguruetara. Honen ildotik esan beharrekoa da, erronkariko artzain askok  urtean behin, udaberri aldera, bardeetara jaisten zirela milaka ardiekin urteko hilabeterik epelenak hegoaldean igarotzeko.

almadia018Almadiak

Euskerarentzat erronkariko euskera galdutzat ematea berri txarra bada ere, eskualde honetako biztanleak ez daude euskera hizkuntz gisa erabat desagertzeko prest, horretarako, Berria egunkarian, 2006 urriaren 11an idatzitako artikulu batek jaso egiten den bezala,

Erronkari eta Zaraitzu zona euskaldunean sartzeko kanpaina hasiko dute.

Asko da gero!

ESTEKAK:


goizueta

Just another WordPress.com site

Baztango Haizegoa, Argazkiak

Klikaz klik, begipuntu ezberdiñak dituen argazkibloga

Patrimonio al Natural de Nuevo Baztan

Conoce la naturaleza y patrimonio cultural de Nuevo Baztán,

irinaketaurunak.wordpress.com/

Ogiaren blog euskalduna

Ruben Sánchez Bakaikoa

arlote, igelek hala diote

Arabatik

Blog Arabatik

elpalenqueblog

This WordPress.com site is the bee's knees

Senderos y montañas de Navarra

Maite ditut maite gure bazterrak...

Nafarroaclimbing

Maite ditut maite gure bazterrak...

Navarra al Natural

Maite ditut maite gure bazterrak...

1512 - 2012 Nafarroa bizirik

Maite ditut maite gure bazterrak...

Nafarroa Bizirik

Maite ditut maite gure bazterrak...