EUSKAL PIDGINAK

Pidgina, bi hizkuntz ezberdinen arteko harremanetik sortutako tarteko hizkera edo hizkuntza dela esan genezake. Egitura aldetik nahiko soilak izaten dira, alegia, hitz gutxiko hiztegi eta gramatika bakunaz osatuak. Euskararen kasuan, Peter Bakker eta Hernique Knörr ikerlariek sakonki aztertu dituzte euskal arrantzaleek XVI. eta XVII. mendeetan erabili behar izan zituzten euskal-pidginak Amerikako eta Islandiako herritarrekin komunikatzeko.

Continue reading


“Erromintxela” Euskal Herriko ijitoen euskara

“Egaxuek edo payoek ez ulertzeko moduko hizkera, erromintxela, sortu zuten ijito euskaldunek Euskal Herrira iritsi zirenean. Duela bost bat mende izan zen hori. Historialariek diotenez, ijito edo zingaroek XI. mendean utzi zuten beren herrialdea, gaur egungo India ingurua, eta mendebalderantz jo zuten.” 

Lore Agirrezabal, Argia aldizkariko 1913. alea, 2003-09-28an.

Continue reading


Erronkariera, euskalki galdua

Erronkariera, edo Koldo Zuazok hobetzi egiten duen, ekialdeko nafarrera, bere izenak esaten duen moduan, bailara horretan mintzatzen zen euskal hizkuntzako euskalki bat zen, jadanik gaur desagertutzat ematen dena. Euskal Herrian, badira ikerlari asko euskalki galdu honen inguruan ikertu egin dutenak. Zuazok ezeze,  R.M. Azkue eta Louis Lucien Bonarparte aintzindariak izan ziren haien garaietan. Aipatutako azkenengoa, frantzesa izan arren  (bitxikeri moduan esatea Napoleon Bonaparten iloba ere izan zela) , betidanik euskararen inguruan itzelezko jakin-mina izan zuen eta bere lanek erakutsi ziguten moduan, aproposa liteke esatea gure hizkuntz honen, zein erronkarieraren, ikerkuntzan aritutako lehenengoetarikoa izan zela. Ahomenezko euskaltzain baten ustez, Adolfo Arejitak 2013ko urtarrilaren 5ean Deia egunkarirako esan zuen bezala, Bonaparte,

“Euskal dialektologiaren gurasoa dugu.”

Mendi mardulak, ur hotzeko erreka zein errekastoak, inguruko basoek hornitutako aire garbia, basoko animalien hotsak, nafar-ekialdeko haizearen freskotasuna, bailarako 7 herri txikien ixiltasuna eta bakea…Horiek izan litezke Erronkariko ibaxa edo ibarra hobekien deskribitzen dituzten hitzak. Behar bada oso urrun gelditzen ez den garai batean, Erronkariko bailarako biztanleek euren hizkerarekin hura deskribitzeko gauza izango ziren. Gaur egun tamalez, ez.

piris-klarajosumolli-ta-neu-114.jpg

Bonapartek erronkarieraren sailkapenari begira bete-betean asmatu ez bazuen ere, aintzindari izan zen, Azkuek arean beranduago eta honen ostean Zuazok demostratuko zutenez gero. Hortaz, ekarpen piloa egin zizkigun gramatikalki euskalki konplexu eta zahar honen inguruan. Azkuek bere aldetik, Euskal Herri osoan egin zuen bezala, lekukoak aukeratu zituen hizkuntza barneratu ahal izateko eta ezaugarri gramatikalak zein morfo-sintaktikoak jaso ahal izateko. Honek balio egin zion, erronkariera zuberoako aldaeretatik ateratzeko eta ezaugarri beretsuko euskalki gisa finkatzeko. Erronkariko ibaxan, Mariano Mendigatxa bidankoztarra izan zen bere lekukoa eta horrelako aipu zoragarriak utzi zizkiguten haien arteko elkarrizketek:

“Bidankoze, 1904-ko garagarzoaren 29-na.

Dn. Resurreccion Maria.

Ene gein ona: Eltugra osagarriregi Sn. Pedro gore patronaren eguniarat. Kemen fiestak ekutentigu anitx alegre; aurten ere animazione andia dago gentiaren artian, anke antzinako egun kuetan izandela aski sendimentu; koreengatik ezta izagun fiestetako disposizionian. Sendimentiua izanda; atzo zortzi erori zen ur erauntsi andi bat, eta ugaltian zunr drezatruk zauden guziuak arrankatako saltra erribrara, erreketarik xuntatu zen urbultziuak eramaztion; orai dabiltza nausiak zunr eramanen biltan, baia aurten xa, ezdozkei sal, tenpra igari baita; guk ekun ginion suerte; erauntsiaren bezperan xin zen errena azken zunra saltruk.

Nola maiatza fan baizen on, kosetxa xiten zaikugu goxtarxago; garagarrak, zorutruk daude, eta, gariak, zortzi edo amar egunen buriuan asengra egitatan. Tenpra digu euritsu; badu bizpor egun ezdela ixiltan odei marraka.

Brousain Hazparrenekuak oiltu zaitadan targeta bat uskaraz eskribitruk, baia ez dokea ele bat entelega; parentesisen artian erraiten daitad erdaraz konen amaseigarnian bordaltan dela. Nola xinestian bainago arek ere ez diola entelegaten ene uskara, korengatik, ez daud eskribitu, baia ez dakad antzerik; este dud berze tenpra batez eskribimanke ez berze gaizagatin, solamente ta ekustzan zerbait gore uskaratik. Ez daud eskribitan oboro aski lan egitia baita gore Sn. Pedro egun andiarentako.

Adios D. Resurreccion aiketa Garilekoaraino, Jangeikoak nai badu.

Mariano Mendigatxa

Gaur egun ezagutzen ditugun gainerako euskalki batzuekin uztartuz gero, izugarrizko aldeak aurkituko genituzke, baina beste hainbat kasutan harrituko gintezke euskalkien artean ematen diren oskidetasunak direla eta. Idei bat egin dezagun, hona hemen “euskarabidea” euskal kultur ondarearen alde egiten duen elkarteak egiten dizkigun ekarpen batzuk:

Erronkariera Batua Zaraitzuera
Alkea Lotsa Alkea
Bilua/Illie Ilea Biloa/ilea
Biarria Belarria Begarria
Lantxerra Lainoa Lañoa
Orena Ordua Orona
Burduña/burruña Burdina Burriña
Orzilaria Ostirala Orzilaria
Bortz Bost Bortz
Irur Hiru Irur
Arratoia Arratoia Arratoa
Laurogei Larogei Laurogei
Onki xin Ongi etorri Ongi xin
Erran Esan Erran
Gra Gara Gra
Gizon kaur Gizon hau Gizon kau

Euskal ikerlarien aburuz eta inguruetako zaharren testigantzak kontutan harturik, “uskarak” orain dela hamarkada asko, XIX.mendearen amaieran eta XX.menderaren hasieran, hasi zuen gaibeherak ez zuen egundo etenik ezagutuko.

Dena den, mintzaira aldetik erabat galduta egon arren, gaur egun, antzina batu ziren bizpahiru grabazioei ezker, antzineko hizkera honen ikus-entzunezko testigantzak baditugu sarean eskuragarri. Gauza handirik ez  bada ere, Uztarrotzeko Fidela Bernatek eta Dionisia Markok egiten dizkiguten ekarpenak, orain dela 70 bat urteko gizartera “eramaten” gaituzte, garai haietako komeriak eta usadioak kontatzen baitizkigute.

Inguru menditsu horietako biztanleek herri txikietatik alde egitea ebatzi zuten, hegoaldeko ordokieetan behin-betiko finkatzeko. Aldea zegoen gero, nafarroako piriniotako klima eta Ebro ibaiak edo Iruñeako hiriak berak opatzen zituzten klimen artean.

Klimak eta bizi baldintza gogorrak, erronkariko biztanleen migrazioan eta ondorioz bertako euskararen desagerpenean, pisu nabaria izan bazuen ere, gainerako hainbat faktore egon ziren “bailara” honen endekapena ekarri zutenak. Esate baterako, tradizioz ibaxako Burgi eta Garde herrietan, almadia eta basogintza ogibide zuten familiek, denboraren poderioz harreman onak finkatu zituzten ebroko erriberan, asko eta asko baitziren urtean egiten zituzten bidaiak horietara inguruetara. Honen ildotik esan beharrekoa da, erronkariko artzain askok  urtean behin, udaberri aldera, bardeetara jaisten zirela milaka ardiekin urteko hilabeterik epelenak hegoaldean igarotzeko.

almadia018Almadiak

Euskerarentzat erronkariko euskera galdutzat ematea berri txarra bada ere, eskualde honetako biztanleak ez daude euskera hizkuntz gisa erabat desagertzeko prest, horretarako, Berria egunkarian, 2006 urriaren 11an idatzitako artikulu batek jaso egiten den bezala,

Erronkari eta Zaraitzu zona euskaldunean sartzeko kanpaina hasiko dute.

Asko da gero!

ESTEKAK:


IBILBIDEAK ERRONKARITIK

Nire bigarren sarrera “ofizial” honetan, erkidego honek opatzen dizkigun bailara batzuen artean, baten inguruko informazioa ematera noa. Nire ustez, bai erkidego honetan, bai Euskal Herria osoan aurki daitezkeen ibar ederrenetarikoak, Zaraitzukoa, Erronkarikoa eta Baztangoa dira. Hurrengo egunetan, esaterako, bailara hauek eskeintzien dizkiguten ibilbideen inguruan mintzatuko naiz. Gaurko egunean Erronkariren txanda izango da.

ERRONKARI

*Ez gara piriniotan barrena sartu behar natur-inguruaz gozatzeko, bailaran bertan aukera piloabaititugu.

“En el Valle del Roncal existen Senderos Locales que salen de todos los pueblos. Senderos más o menos cortos, según queremos andar. Aquí recogemos algunos de ellos. Tanto en la Oficina de Turismo de Roncal como en la de Isaba, están puestos a la venta los folletos de Senderos del Valle de Roncal, por valor de 1.00 €, donde encontrarás tanto explicación como plano de cada uno de ellos.”

(Izabako Web orrialdi ofiziala)

*Zenbait kasutan, herriak berak eskeintzen dituen argibidieak edo ibilibideetan zehar ipini egiten dituen kartelak eskasak izaten dira edo erabat apurtuta daude. Hortaz, horrelako ibilbideak egiteko ohitura handirik ez dugunean kosta egiten zaigu konfiantza hartzea eta urduri joaten gara, galduko ote garen ardurarekin.

mapa topográfico

Hona hemen blogger batek egindako sarrera bat. Bertan argi eta garbi azaltzen digu Izabatik Urzainkira eramango gaituen ibilbidea argazkien bitartez azalduta. Amaieran ere bideo bat txertaturik dugu argibide gisa.

“El recorrido que hicimos nosotros entre Isaba y Urzainqui es un antiguo camino real que unía estos dos pueblos. Antaño olvidado, hoy se esta recuperando y nos permite transitar por lugares poco conocidos, que sin embargo ofrecen maravillas paisajísticas.”

(txemapamundi, blogger)

Irudia

* Beste ibilbide “magiko” zein historiko bat, mugalariek zein makiek garai baten erabiltzen zituzten ibilbideetatik joatea izan liteke. Gerra garaian eta gerra ostean mugalariek atzerritik armak eta janaria sartzeko erabiltzen zituzten ibilbideetatik eramango gaituzte.

 

*Nafarroako Pirinioak hain hurbil egonik, bide batez otu zait Erronkaritik sano hurbil daude “txoko” ikusgarri batzuen inguruko ekarpenak egitea.

*Amaitzeko, Erronkariko bailarak ezagutu duen seme ospetsu baten esaldia:

Acá venía á trabajar esta tierra con mi
padre y mis hermanos: acá nos traía mi buena madre en un cestillo
el puchero de habas y el pedazo de pan que componian nuestra comida. Aquí, bajo esa roca, dormia tranquilo muchas noches aguardando el amanecer para volver al trabajo en los dias de siega. ¡Y qué feliz era entonces!… Entonces era pobre, sí, muy pobre; pero tenia madre, padre, hermanos. Hoy soy rico, millonario; pero ¿dónde están todos aquellos seres queridos?…. Ni uno solo vive. ¡Pues no he de llorar!…

Julian Gayarre.

Informazio iturriak:

1. Erronkariko bailararen web une ofiziala, “Copyright 2013 © Junta del Valle de Roncal” :

http://vallederoncal.es/actividades-al-aire-libre/senderismo/

2. “Txemapamundi”-ren bloga, Bloggerreko partaidea 2006 urtetik aurrera:

*Perfila: http://www.blogger.com/profile/06037902325393821217. *Bloga: http://txemapa.blogspot.com.es/2012/11/camino-real-de-isaba-urzainki-paseo-por.html

3. http://pirineosroncal4.blogspot.com.es/p/senderos-desde-isaba_28.html

4. “Angelov”-en web pertsonala 2009tik:

*http://www.misescapadaspornavarra.com/13-isaba-belabarce-arrigorrieta-ardibidepikua.html

*http://www.misescapadaspornavarra.com/26-linza-petrechema-ansabere.html

http://www.misescapadaspornavarra.com/87-linza-mesa-tres-reyes.html

5. Memorias de Julian Gayarre, revista Bascongada, pag. 408.

ref: http://oaiprod1.gipuzkoa.net:8080/bitstream/10690/66478/1/AM_300476.pdf

Estracto también encontrado en  el libro de Julio Enciso Robledo. Memorias de Julián Gayarre. Laida Edición e Imagen, S.A. Bilbao, 1990.

Fuente consultada: Colaboradores de Wikipedia. Julián Gayarre [en línea]. Wikipedia, La enciclopedia libre, 2013 [fecha de consulta: 20 de noviembre del 2013]. Disponible en <http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Juli%C3%A1n_Gayarre&oldid=70690478>.

Sources:

*Bideoa igonda izan da 2012ko, urtarrilaren 1ean youtubera, http://www.youtube.com/watch?v=dIN5uXWsg_w  bertan dago ikusgarri.

*Bideoa igonda izan da 2009ko, martxoaren 26an youtubera, http://www.youtube.com/watch?v=xSPLbFjMqgY bertan dago ikusgarri.


Nafarroa gure bihotzean

Irudia

Karlos Aretxabaleta naiz, Deustuko unibertsitateko Euskal Filologiako ikaslea.

Sarean Nafarroan inguruko blog eta web une piloa egon arren, nire helburua, blog hau aurrera eramatea izango da. Horretarako, sarrerak idazten joango naiz, saretik aurkitzen ditudan berriak, aukerak (ibilbideak, mendiak, gastronomia…)edo eta erkidego honekin erlazionaturiko informazio historikoa zein kulturala adieraziz. Horretarako hainbat euskarri zein iturburu erabiliko ditut.

Hala ere, aurkitzen eta argitaratzen dudan informazioa niretzat garrantzitsua izan arren, nire premiazko helburua, wordpress blog sistemaren funtzionamendua hobeto ulertzea eta barneratzea izango da.

Idatzitako lerro hauek sarrera gisa erabili nahi izan ditut. Beste barik, banoa blog hau martxan jartzera, espero dut zuen gustokoa izatea.


goizueta

Just another WordPress.com site

Baztango Haizegoa, Argazkiak

Klikaz klik, begipuntu ezberdiñak dituen argazkibloga

Patrimonio al Natural de Nuevo Baztan

Conoce la naturaleza y patrimonio cultural de Nuevo Baztán,

irinaketaurunak.wordpress.com/

Ogiaren blog euskalduna

Ruben Sánchez Bakaikoa

arlote, igelek hala diote

Arabatik

Blog Arabatik

elpalenqueblog

This WordPress.com site is the bee's knees

Senderos y montañas de Navarra

Maite ditut maite gure bazterrak...

Nafarroaclimbing

Maite ditut maite gure bazterrak...

Navarra al Natural

Maite ditut maite gure bazterrak...

1512 - 2012 Nafarroa bizirik

Maite ditut maite gure bazterrak...

Nafarroa Bizirik

Maite ditut maite gure bazterrak...